Telepizzak 8 gazteri nominak ez ordaintzea salatzeko kontzentrazioa gaur

uriola.eus 2024ko eka. 21a, 09:00

Argazkia: LAB sindikatua

LAB sindikatuak gazteen esplotazioa salatzeko elkarretaratzeara dei egin du.

Abenduan eta urtarrilean Telepizzan lanean aritu ziren 8 gaztek nomina kobratu ez izana salatu du LAB sindikatuak. Langileen esplotazioa eta  prekarizazioa gaitzesteko, sindikatuak elkarretaratzera dei egin du Areatzako Telepizzaren aurrean, gaur 13:00etan.