Areatzako aterpeetako asteburuetako merkatua aldi batez bertan behera geldituko da Aste Nagusia dela eta, hilaren 10etik 25era. Abuztuaren 31tik aurrera hasiko da berriz egiten larunbatetako merkatua.
Aurten berriztatutako proposamenak 35 ekoizle biltzen ditu, astebururo 15eko taldeetan tartekatzen direnak. Bizkaiko produktu fresko eta prestatuak saltzen dituzte merkatuan, sasoiko fruta eta barazkiak, mermeladak, esnea, yogurtak, gazta, okela, eztiak eta abar luze bat.