Ikasturte hasierako lehen astean EAEko irakasleek haien lan baldintzen okertzea salatzeko mobilizazioa egin dute gaur LAB sindikatuak deituta. Azken urteotan irakasleen jarduna okertzen duten zenbait jarrera eta prozesu estruktural bilakatu direla salatu dute mobilizazioan, garrantzitsuena, urtez urte ikasturte hasierako ordezkagunearen hautaketa eta esleitzea egin ondoren prozesua atzeratzea, kurtso hasieran horrek suposa ditzakeen zailtasunekin.
Ordezko irakasleekin batera, ikastetxeetako beste funtzionariek ere pairatzen dituzte administrazio prozesu honen atzeratze eta huts egitearen eraginak; honen eredu lekualdatze-leihaketan, administrazioa jakinaren gainean egonda, existitzen ez ziren behin-betiko lanpostuak esleitu ondoren, 2024-2025 ikasturterako uztaileko esleipenetan parte hartzera behartuak izan diren irakasleen kasua.
Sindikatuak azaldu duenez, “kalitatezko hezkuntza publikoa izateak ikasturteko lehen egunetik langileak lan zentroan bertan izatea ere eskatzen du”, eta horrek kudeaketa eta hornikuntza aproposak izan ditzan eskatzen du. Irakaslegoaren lan-baldintza hauek bermatzeak zentroaren beraren funtzionamendua hobetzeaz gain, ikasleak erdigunean jarri eta hezkuntza komunitatea osatzen duten familiei dagokien arreta ematea ekarriko luke.
LABek kalitatezko hezkuntza publiko baten eta langileen lan baldintzen alde borrokan jarraituko duela azaldu du, ordezkoen lan baldintzak arautzen dituen araudia berritu, lan zamak arindu eta gazteberritze neurriak lortzeko.