Jardunaldia bera, hiru hitzalditan banatu zen; batetik, Enrique Antolin Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Pisu Turistikoak eta bizitegi-etxebizitzak: aldaketa bizitegi-estrategian azterlanaz mintzo zen; bestetik, Lorena Sáncez CCOOko Zerbitzuen Federazioko idazkari nagusiak Turismoaren eragina Bilbon: Lan kalitatea, ostalaritza, hotelak… egoerari buruzko hausnarketa egin zuen; Azkenik, Bihotzean Auzo Elkarteak Bilboko Alde Zaharreko esperientzia: auzotarren ikuspegitik izan zuten hitzaldiaren ardatz.
Azken hamarkadan, Bilbon hiri-hazkundeko eredu bat garatu da, turismoaren garapena eta erakartzea helburu, museoak, gastronomia, eta ekitaldi handiak abiapuntu hartuz. Jardunaldi honek, beraz, turismoaren eragina ez ezik, hiri-garapeneko ereduaren aldeko eta aurkako argudioak aztertzeko aukera eman zuen, ikuspegi anitzak bilduz eta sektorearen etorkizunari buruzko gogoeta sustatuz. Ekitaldia oso parte-hartzailea izan zen, eta parte-hartzaileek euren iritziak eta esperientziak partekatu zituzten, Bilboko turismoaren etorkizuna eraikitzeko garrantzia azpimarratuz.