Lau denboraldiko ibilbide oparoaren ostean, platoa utzi eta oholtzarako saltoa egingo dute Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak, "Yoko Ona"ren formatu berrian. Saio bakoitzeko, gonbidatu bana igaroko izango da eta, solasaldiaz gain, zuzenean joko dute. Bertaratutakoentzat akustiko esklusiboa izango da. Azaroaren 7an, Bilboko La Ribera tabernan hartuko dute Olaia Inziarte musikari nafarra.
Sarrera doakoa eta librea da saio guztietan, aforoa bete arte.Hitzordu guztietako edukiak, zuzeneko musika emankizuna kenduta, Gazteako YouTubeko kanalean izango dira ikusgai. Irudirik gabe entzun nahi duenak ere izango du aukera, EITBPodkasten.