Pablo Gonzalez de Langarika idazle eta poetari egingo zaio omenaldia Bilboko Bidebarrietako kulturgunean azaroaren 15ean. Omenaldi honek bere dedikazioa, konpromisoa eta bizitzan egindako ekarpen ugariak aitortu nahi ditu, bai arlo profesionalean, bai pertsonalean.
Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusian, "Poesía Necesaria" bikoteak eskainitako errezitaldi musikal bat izango da, Pablo Gonzalez de Lagarika, Bilbon jaio eta 2016an hildako poeta, oroitu eta omentzeko.