Eguna gaztetxean hasi genuen goizeko mezarekin, ekitaldia. Ostean Oier Arostegi eta Oneka Apodaka gazte sortzaileek gidatutako zianotipia tailerrari ekin genion, kamiseta batzuk sortu genituen eguneko leloarekin. Gure kamiseta egin eta gero, Santiago Plazan aldarrikatu genuen auzoko espazioa auzotarrona dela, bertan bazkalduz. 90 pertsona batu ginen dilistak sakramentuekin jaten et giro polita sortu genuen. Bazkalostean June Navas gazte sortzaileak eman zigun kontzertutxo bikaina.
Eguna amaitu baino lehen prozesio musikatuari ekin genion auzoko kale desberdinetatik, geldialdi batzuetan eskelak jarriz, turistifikazioak “eraildako” komertzioen omenez. Honez gain, geldialdiak ere generazio arteko frogak egiteko erabili genituen gaztetxerook elkar ezagutzeko! Izan ere, hainbat gazte hurbildu zaizkigu gazte egun honetara. Eguna amaitzeko, Lumatzak MJ-k eduki genituen gaztetxean PURO SHOWW
Gauzak horrela, Azaroaren 9an aterpea ukatzen diguten portikoan bazkalduko genuen; udalak euskara babesteko ekintzak egiteagatik isunak jartzen dizkigun plazan euskaraz jolastuko ginen; desjabetzeak dauden kaleetan okupazioa aldarrikatuko genuen; alokairu itogarrien ondorioz gure auzoan bizi ezin garen etxean sartzea aldarrikatu genuen; prezio jasanezinengatik ixtera behartu dituzten taberna eta komertzioak gogoratuko genituen; kameraz jositako faroak aldarrikapenez estaliko genituen eta turistaz betetako auzoa gaztez beteko genuen.
Egoera honen aurrean elizak, udalak eta jabe pribatuek gutxi batzuen mesedeetarako bideratzen dituzte gure auzoko espazioak, baina guk ez dugu hau onartuko. Auzo bizigarria nahi dugu, gazteok gure bizi proiektua auzoan egin nahi dugulako, eta auzokideentzat bideratutako auzo bat nahi dugulako!
GAZTEOK (H)AMEN GAUDE! GORA 7katu eta GORA ALDE ZAHARREKO GAZTE ASANBLADA!!
Alde Zaharreko Gazte Asanblada