Abenduaren 26an TU-K kontzertua egongo da Bira Kultur Gunean.
1984an Txomin Uribe eta Josu Aranbarri Ondarroako institutuan elkartu ziren Nina Hagenen Smack Jack singlearen inguruan, musikaz hitz egiten hasi eta talde bat egitea pentsatu zuten. 40 urte joan dira eta, berriro elkarturik, orduko bi maketa bermasterizatuta eta inoiz grabatu gabeko sasoi hartako hiru abesti berrirekin “Tuka esaten da” biniloa atera dute irailean.