Antxon Agirre: “Gazte sortzaileak sustatzeko, euskal gazte sormenaren harrobia indartzeko nahia dauka Loraldia Gazteak”

uriola.eus 2024ko azaroaren 27a

Euskal sortzaile gazteentzako plaza da Bidea Bidean Bide egitasmoa. Loraldia Gaztearen lan ildoetako bat da; fokua zaleetan eta sortzaileetan jarrita, Bilboren bihotzean dagoen BIRA Kulturgunean plazaratzen da hilabetean behin.

Antxon Agirrek, Loraldia Gazteako partaideak, gonbidatu nahi gaitu gazteak erdigunean duen euskal kulturgintza hauspotzera: “hemen hasitako bideak gerora fruituak ekar ditzake gazte sormen harrobi hau biziberritzeko”.