2025eko egutegian 12 istorio sartu dituzte. Istorioak, H barik, ahoz aho dabiltzanak, baina Bilboko historiaren parte direnak eta horietako bakoitza ilustratzeko, 12 konpartsakide artistaren ilustrazioak baliatu dituzte.
Bilboko istorio ezkutuetatik lau aukeratu zituzten eta aurkezpenean horien inguruan gehiago jakiteko hainbat aditu igo ziren holtzara. Horien artean, Aitor Argote begoñarra eta Aitziber Olabarrieta deustuarra Begoñaren eta Deusturen anexioaren inguruko istorioaz aritu ziren, Oiane Valero Altxaporruko Konpartsakide eta Bilboko historialaria denak, Bilboko zigarrogileek 1889an egin zuten greba ekarri zuen gurera martxoaren 8aren omenez eta ekitaldiari amaiera emateko, Pedro Zuberogoitiak, Bilboko XX.mendearen hasierako euskarazko ikastegi aitzindariak ekarri zituen gogora bere istorioaren bitartez.
Egutegia eta honek biltzen dituen istorioak hobeto ezagutu nahi izatekotan aukera dago erosteko. 3 eurotan egongo dira salgai, adibidez, San Tomasen abenduaren 21ean, eta bildutako dirua aurten, Guggenheim Urdaibai Stop plataformarentzat bideratuko da.