Gaur, hilak 27, XXII. edizioko Tartean Teatro-Café Bar Bilbao Antzerki Laburraren Sariak aurkeztu dituzte Café Bar Bilbao tabernan, Plaza Berrian. Euskaraz egindako antzerki laburraren saria Markos Goikoleak zuzendutako Destiny driver lanarentza izan da. Emapimahia Patxo Telleria eta Getari Etxegarai aktoreek osatu dute. Gaztelaniaz egindako antzerki laburraren saria Kepa Ibarrak zuzendutako La isla oxidada lanarentzat izan da. Epaimahaia Patxo Telleria, Jokin Oregi, Getari Etxegarai eta Mikel Martinez aktoeek osatu dute.
Euskarazko zein gaztelaniazko sari irabazleek 750 euro jaso dute lan bakoitzeko, eta aukera izango dute Euskarazko testuaren irakurketa dramatizatua egiteko LAUTAN HIRU Bilboko Alde Zaharreko Antzerki Jaialdian.
Aurtengo berrikuntzen artean EITB Sari berezia ere egon da: Euskarazko Soinu Fikzioko Gidoi Labur Onena. Idoia Garzesek zuzendutako Goiuri, arazo bat dugu! lanak irabazi du. EITBk 1.000 euroko saria eman dio, eta EITBPodkast plataformarako grabatua izango da.
sari irabazleen aukeraketa zaila izan dela adierazi dute epaimahaikideek, aurkeztu diren gidoien kalitate altua dela eta. XXII. edizio honetan 16 gidoi euskaraz eta 24 gidoi gaztelaniaz aurkeztu dituzte. Generoari dagokionez, euskaraz eta gaztelaniaz, 7 egile emakumezkoak izan dira, eta beste guztiak gizonezkoak.