Atxuriko Jai Batzordearen lehen saioa izango da otsaialren6ko solasaldia, prozesu orokorrago baten baitan kokatuta. Izan ere, jaiei begira, auzoan indarkeriei aurre egiteko hausnarketa prozesua martxan jarri dute matxismoaren, arrazakeriaren, LGTBIQ+ fobiaren aurka. Protokoloaz harago, auzokideak indarkeria horien inguruan kontzientziatu nahi dituzte, ez dutelako inolako biolentzia formarik onartuko Atxuriko kaleetan.
Horien aurrean, beraz, otsailaren 6an solasaldia egingo dute jai-giroan sortzen diren indarkeria mota desberdinen aurrean, prebentziorako eta esku-hartzerako proposamenak lantzeko. “Indarkeriaren prebentzioa eta esku-hartzea jai herrikoietan” izenburupean, SOS Arrazakeria Bizkaia, Bilboko Itaia, Kalamiak eta Itzubaltzetako Talde Feminista bilduko dira hausnarketa kolektiboa egiteko. 17:30ean izango da 11sun egoitzan.