BILBAOPOESÍA Literatur Jaialdiak prest du literatura- eta musika-programazio zabala

uriola.eus 2025ko mar. 14a, 14:51

BILBAOPOESÍAK urtero LORALDIA Jaialdiarekin duen lankidetzarekin egindako "Sukramarkus" lanak emango dio hasiera jaialdiari gaur, hilak 14. Martxoaren 22ra arte luzatuko da , literatura- eta musika-programazio zabala eskaintzen duen jaialdi hau.

BILBAOPOESÍA Literatur Jaialdiak 26. edizioa gaur, hilak 14, hasi eta martxoaren 22ra arte luzatuko da. Bidebarrietako Liburutegiak Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko literatura-munduko pertsona handiak bilduko ditu, literatura- eta musika-programazio zabala eskainiz. Ekitaldi guztiak 19:00etan izango dira, eta martxoaren 15, 16 eta 22ko ekitaldiek 5 euroko kostua izango dute; gainerakoak doakoak izanik. Sarrerak eta gonbidapenak Bilbao Kulturaren webgunean eskuratu daitezke.

"Sukramarkus" lanak emango dio hasiera ofizialki BILBAOPOESÍAREN 26. edizioari, Mursegoren eskutik, Markos Gimeno artistaren lanari buruz. Ikuskizun hau BILBAOPOESÍAK urtero LORALDIA Jaialdiarekin duen lankidetzaren barruan kokatzen da.

Martxoaren 15ean, larunbata, Blas de Otero eguna ospatuko da eta Jaialdiak bere figura gogoratu nahi du Gontzal Mendibilen proposamen musikal batekin. Kantautoreak, lau musikarirekin batera, poeta bilbotarra omenduko du, euskal egileek euskaratutako bertso batzuei musika jarriz. Emanaldia Blas de Otero Fundazioaren artxiboetako poetaren ahotsarekin grabazio berri bat eskainiz hasiko da.

Jaialdiarekin jarraituz, Laura Sam artistaren testu berrienak biltzen dituen spoken word erakusketa izango da igandean, hilak 16. Erakusketak kritika soziala, amatasun disidenteak, belaunaldien krisiak eta betiko urduritasun politikoa lantzen ditu.

“El viaje de las palabras” da martxoaren 17an, astelehenean, egingo den poesia errezitaldiaren izena. Topaketa honek azken hamarkadetako Isabel Bono, Fernando Chivite eta Pablo García Casadoren ahotsen hitz, paisaia eta ikuspegietan barrena bidaia bat proposatzen du.

Harkaitz Cano donostiarra, Berta Piñán asturiarra, Laia Noguera katalana eta Joxe Rui Teixeira portugaldarra izango dira BILBAOPOESÍAREN gai nagusiak. "Voces de la Península" izenpean, hizkuntza eta itsaso ezberdinetako autoreak batzen ditu topaketa honek.