2025/12/16 19:00 - 20:30
Eztabaida
"Literaturarekin elkarrizketak XXI. mendean" zikloaren beste topaketa bat egingo da abenduaren 16an, 19:00etan, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Solasaldia euskaraz egingo da, "Sorkuntzaren zubiak: kazetaritzatik poesiara" izenburupean. Bertan, Itziar Ugarte eta Iñigo Astiz idazle eta kazetariek parte hartuko dute, Juanra Madariaga moderatzailerekin.