2025/05/12 - 2025/05/14 18:30

Proiekzioa

"Doc-KUBA", Kubako Dokumentalen lehen zikloa Zirikan

"Doc-KUBA", Kubako Dokumentalen lehen zikloa Zirikan
Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Doc-KUBA da Kubako Dokumentalen Euskal Herriko zikloaren izena. Ziklo horren 1. edizioa Alde Zaharreko Zirika! Herri Gunean egingo da, maiatzaren 12, 13 eta 14an, 18:30ean.

Zikloa Euskadi-Cuba adiskidetasun elkarteak, Sierra Maestra eta Desembarco del Granma Kubako emigrazio elkarteek, Resumen Latinoamericano eta Cubainformación TV hedabideek, eta MESCek (Kubarekiko Elkartasun Mugimendu Estatala) antolatu dute, Zirikaren laguntzarekin.

Hiru egunek formatu bera izango dute: ordubeteko dokumental baten proiekzioa eta, ondoren, gonbidatutako espezialista batekin elkarrizketa.

Dokumentalak eta hitzaldiak gaztelaniaz izango dira.