2025/09/29 10:30

Aurkezpena

MIGUEL DE UNAMUNOREN JAIOTZAREN URTEURRENA Bidebarrieta Kulturgunean

MIGUEL DE UNAMUNOREN JAIOTZAREN URTEURRENA Bidebarrieta Kulturgunean
Bidebarrietako Kulturgunea, Alde Zaharra

Bilboko Udalak urtero egiten dio omenaldia Miguel de Unamunori, 1864ko irailaren 29an bere jaiotzaren urteurrena dela eta. Unamunori eskainitako Egun Instituzionalaren barruan, hainbat proposamen programatu dira Bilboko saiakeragilearen lana eta bizitza zabaltzeko.

2025ean 80 urte beteko dira Miguel de Unamuno Hendaiara iritsi zela, 1925eko abuztuaren 22an. Bost urte iraun zuen idazlearen erbestealdiaren hasieraren mugarrietako bat izan zen. Bere derrigorrezko absentzia gorabehera, autoreak beti izan zuen bere oroimenean jaiotzen ikusi zuen hiria, eta inoiz ez zion itzultzeari utzi, bere idazkietan erakusten den bezala.

Horrela, irailaren 29an, asteleheneanUnamunoren jaiotzaren 161. urteurrena eta bere erbestea gogoratuko dira, omenduaren izena daraman plazan 10:30ean eta Bidebarrietako Kulturgunean 19:00etan, biak Alde Zaharrean, egindako ekitaldien bidez.