2025/12/19 19:00 - 20:00
Kontzertua
Bidebarrieta Kulturguneak "Piano baten inguruan: batzen gaituena" izeneko kontzertua hartuko du abenduaren 19an, 19:00etan, eta horrekin itxiko da urtea.
Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi eta Esther Barandiaran ditu protagonista, eta programan bakarlari gisa interpretatutako piezak eta bikote edo hirukoteetan elkartutako beste batzuk aurkeztuko dituzte. Gainera, musikarekin uztartuz, beren banakako ibilbideak eta esperientzia partekatua azaltzen diote publikoari. Azaldu dutenez, aukera berezia da bizitzari musikaren oparia eskertzeko eta haren inguruan topo egin izanaren zorte handia ospatzeko. Ana Pimentak eta Iñaki Salvadorrek zuzendu dute eta gidoia garatu dute ikuskizuna honetarako.