2025/11/14 09:30 - 20:00
Kontzertua
‘GABRIELEN ISPILUETAN BARRENA’: ARESTIK EUSKAL IDAZLEENGAN IZAN DUEN ERAGINA AZTERTZEKO JARDUNALDIA azaroaren 14an izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria 15), egun osoz, goizeko 9:30etik arratsaldeko 20:00ak arte.
Akademiak Bilboko Udalaren babesarekin antolatu du ekimena. Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?