Bidea Bidean Bide egitasmoaren lehenengo hitzordua gaur

uriola.eus 2025ko urr. 30a, 17:01

BostOK! izena duen emanaldiarekin, umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte gaur, hilak 30, arratsaldeko 19:30ean, Bira Kulturgunean Asier Galarzak, ⁠Manex Astigarragak, ⁠Maria Blanco, ⁠Esti Curiel eta ⁠Ander Malbadik.

Euskal sortzaile gazteentzako plaza da Bidea Bidean Bide egitasmoa. Loraldia Gaztearen lan ildoetako bat da; fokua zaleetan eta sortzaileetan jarrita, Bilboren bihotzean dagoen BIRA Kulturgunean plazaratzen da hilabetean behin.

Ikasturteko lehenengo hitzordua gaur da, hilak 30, eta umorez josia dator. BostOK! izena duen emanaldiarekin, umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte Asier Galarzak, ⁠Manex Astigarragak, ⁠Maria Blanco, ⁠Esti Curiel eta ⁠Ander Malbadik. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da eta bertaratzen direnek 5 euroko sarrera ordaindu beharko dute.

“Badira ikuslea pertsona hobe eta jantziago bat bilakatzen duten ikuskizunak. Nabarmen, Bostok! ez da horren adibide. Litekeena da emanaldiaren ondoren ikusleak lehen baino lotsagabeago irtetea. Izan ere horixe da bostOK! Bost umoregilek Ondutako Klima. Beno, eta bost izan eta “OK” izenburuan eramateak bibra ona eman zezakeela ere pentsatu genuen”, adierazi dute bakarrizketatzaileek.

 

Kulturaz betetako hitzorduak

  • AZAROAK 6: Martia taldearen kontzertua.
  • ABENDUAK 11: Literaturak, bertsolaritza eta musika uztartuz. "Zimurrak izango ditugunerako" emanaldia.
  • URTARRILAK 22: Hor konpon / Erreka zoko hortan film laburren proiekzioa eta solasaldia.
  • MARTXOAK 5: Mina espazioa antzezlana
Erlazionatuak