Abenduak 9 asteartea, 19:00SEÑORA BERTSO ESKOLABertsolaritzan murgiltzeko eta bertsotan ikasteko giro feministan eta umoretsuan, Oihana BartrarekinSarrera librea
Bidebarrieta Kulturgunean Bidebarrieta Zientifikoa 2025 hitzaldi-zikloaren beste topaketa bat egingo da abenduaren 10ean, asteazkena, Bidebarrieta Liburutegiak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta. Topaketa 19:00etan hasiko da, eta Gaskon Ibarretxe biologoak, EHUko Biologia Zelularra eta Histologia Saileko irakasleak, “Garun-plastikotasuneko mekanismoak” hitzaldi-solasaldia eskainiko du. Horrela, garunaren plastikotasunean esku hartzen duten prozesuen funtzionamendua jorratuko du; adibidez, neurogenesia. Halaber, hartutako kalte zerebrala (HKZ) duten hainbat pazienterengan ikusitako hobekuntzaren atzean prozesu horien errefortzua dagoela azalduko du; izan ere, garun-funtzioa nabarmen errekuperatu dute, gertakari traumatikoak jasan ondoren.
Abenduak 10 asteazkena 19:00KAFE FILOSOFIKOAGaia: Zer da jenialtasuna?Gidaria: Oihane Biain. Aurkezlea: Irene LafuenteAgora Filosofia elkarteaSarrera librea
Jone Gartziak Katakrak argitaletxearekin itzulitako "Errusiako gutunak" liburuaren aurkezpena egingo du, Pablo Oliveros eta Hedoi Etxarterekin abenduaren 10ean, 19:00etan, Zirika! Herri Gunean. Vera Zasulitx eta Karl Marx ere inguruan ibiliko dira...
Kontzentrazioa deitu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak abenduaren 10ean, 19:00etan, Enkarnazio plazan: Etxerik gabeko etorkinen aurkako erasoak ez!
Abenduaren 11n, Bidebarrieta Kulturguneak "De Profundis" muntaia eskainiko du, Iker Ortiz de Zárate aktore, zuzendari eta antzerkigile gasteiztarrak antzeztua. Emanaldia 19:00etatik aurrera izango da. 2025ean, Oscar Wilde hil zela 125 urte bete dira, eta, horregatik, Iker Ortiz de Zaratek bere lehen lanetako bat berreskuratu du: "De Profundis" bakarrizketa. "De Profundis" da Oscar Wildek idatzi zuen azken prosa. Reading espetxetik bere maitale Lord Alfred Douglasi bidalitako gutuna da, non Wilde giltzapetu zuten bere maitasun-harremanaren jakitera emateak sortutako eskandaluaren ondorioz.
Yayo Herrero antropologo, ingeniari eta aktibistak bere liburu berria, ´’Metamorfosis. Una revolución antropológica’, aurkeztuko du datorren ostegunean, abenduaren 11n, 19:00etan. Topaketan, Bilboko Ekoetxean (Pelota 5), Iñaki Barcena irakasle eta ikertzailearekin liburuari buruz hitz egingo du. Gure egungo krisi ugarien eta ultraeskuinak eta Lurreko bizitzaren beste indar suntsitzaile batzuek ezartzen dituzten erantzun etsikorren aurrean, gure gizartearen erabateko eraldaketa sustatu behar dugu, benetako iraultza antropologikoa.
Abenduak 11 osteguna 19:30ZIMURRAK IZANGO DITUGUNERAKO. Literatura-Bertsoa-Musika ✍️ Eztizen Artola k “Zimurrak izango ditugunerako” gogoeta literarioa ehundu du ikuskizun honetarako. Testu errezitaldiari bertsoz erantzungo diote Haira Aizpuruak eta Maite Sarasolak. 🎙️🎙️ Berbek sortuko duten giroari Peru Goioaga k ipiniko dizkio akordeak. 🪕 Literatura, musika eta bertsolaritza uztarturik, geroa eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da. Bidea Bidean Bide | LORALDIA GAZTEA 5€
Abenduaren 27an, SALBATZAILE DANTZA TALDEAk erromeria eskainiko du Santiago Plazan, arratsaldeko 20:00etan.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |