Balizko ebola kasu baten aurrean protokoloa abiarazi dute Basurtun

uriola.eus 2014ko ira. 10a, 09:14

Egonkor dago 38 urteko Sestaoko gizona Basurtuko ospitalean. Eginiko frogen emaitzek epe laburrean baiezta edo bazter dezakete ebola birusaren eramailea den.

Nigeriatik iritsi berri, sukar handia zuela eta, artatu zuten joan den asteartean Sestaoko gizona ospitalean. Ustezko ebola kasua izan daitekeelakoan, protokolo berezia martxan da Basurtuko ospitalean. Gaixoa isolatuta dago. Egonkor.

Egunotan froga ugari egin dizkiote eta epe laburrean eman dezakete bere egoeraren berri. Izan ere, tentuz jokatu nahi dute Basurtun, joan den abuztuaren 18an ustezko ebola kasu batek alarma piztu baitzuen. Orduan, Sierra Leonatik Barakaldora bidaia egindako gizon batek malaria zuela argitu zuten emaitzek.