Ebola baztertu du Osakidetzak, bigarrenez

uriola.eus 2014ko ira. 10a, 16:11

Azterketen emaitzek argitu dute malaria duela 38 urteko Sestaoko gizonak, eta ez ebola. Hortaz, atzo Basurtuko ospitalean abian jarritako protokolo berezia bertan behera geratu da. Bizkaian hile baten buruan ebola birus kasua baztertzen den bigarren aldia da.

Nigeriatik iritsi berri, sukar handia zuela eta, artatu zuten Sestaoko gizona Basurtuko ospitalean. Balizko ebola kasua izan zitekeelakoan, protokolo berezia martxan zen Basurtuko ospitalean atzotik. Gaixoa isolatuta egon da harrezkero. Egin dizkioten frogen emaitzak gaur 15:00ak aldera eman ditu Osakidetzak ezagutzera. Gizonak malaria duela ziurtatu dute medikuek, ebola kasua baztertuz. Egoera egonkorrean dago, Revilla pabiloian.

Abuztuaren 18an antzeko beste kasu bat izan zen Basurtun. Orduan ere ebolaren alarma piztu zen, baina Sierra Leonatik Barakaldora bidaia egindako gizon batek malaria zuela ondorioztatu zuten analisiek.[2014/09/10] Balizko ebola kasu baten aurrean protokoloa abiarazi dute Basurtun