Basurtuko igogalu berriek hobetu egingo dute Basurtubekoaren eta Bentazarraren arteko konexioa

uriola.eus 2015ko urt. 2a, 13:28

Lehenengo igogailu bertikalak Basurtubekoa kaleko 13. eta 15. zenbakiak eta Iparralde lorategia lotuko ditu. Bigarrenak Iparralde lorategiaren beherengo kotaren eta Bentazarrako pasabidearen ekialdeko muturraren arteko gorabehera gaindituko du.

Bilboko Udalak irisgarritasuna hobetu du Basurtu auzoan, Basurtubekoa kalearen eta Bentazarra pasabidearen ekialdeko muturraren arteko gorabehera gaindituko duten igogailu bi jarrita.  Beheko igogailuak Basurtubekoa kaleko 13 eta 15. zenbakietako atarietako sarreran dagoen plataforma eta Iparralde lorategia lotzen dituen eskailera-tartea gaindituko du Beheko igogailu bertikalak Basurtubekoa eta Iparralde lorategia lotuko ditu, 13. eta 15. zenbakien artean. Igogailu bertikala izango da, gunea metalezkoa eta ormigoi armatuz aurrefabrikatutako pasabidea edukiko du; igogailuaren guneak mutur batean eta hormigoizko zutarriak bestean eutsiko diote pasabide horri. Goiko igogailuak Iparralde lorategiko barreneko aldearen eta lehenengo igogailura goitik sartzeko kotaren eta Bentazarra pasabiderako ekialdeko sarreraren arteko gorabehera gaindituko du. Igogailu bertikala izango da, hormigoi armatuz aurrefabrikatutako 26 bat metro luzeko pasabidearekin.

Elementu mekaniko berrien obrak Ibon Areso Alkateak bisitatu ditu. Lanak apirilean hasi ziren eta inbertsioa, berriz, 575.000 eurokoa izan da.

Igogailu berri horiek Bilboko Udalaren Elementu Mekanikoen Plan Bereziaren barruan sartzen dira. Helburua irisgarritasuna hobetzea da Bilboko bazter guztietan.

Igogailu bi horiek ez ezik, Udalak Elementu Mekanikoen Plan Bereziaren barruan, beste hauek ere egokitu ditu:

- Igogailu bat eta 3 arrapala mekaniko Otxarkoagan, Zizeruene kalearen eta Ugarte plazaren arteko irisgarritasuna errazteko eta komunikazioa hobetzeko auzoko Osasun Zentroarekin eta Kepa Enbeita plazarekin;  

- egiten ari diren igogailu bi, Zazpilandan eta Bidegainen, auzo biak Zorrotzako erdialdearekin konektatzeko.

- igogailu inklinatua Iturribide kaleko 91. zenbakiaren eta Zabalbide kaleko 45. zenbakiaren artean.

- Funikularreko plazako igogailua, Artxandako Funikularrerako atarian, goitik behera konponduko dute.

Une honetan, Bilbon 20 gunetan daude elementu mekanikoak; horietako 13 Udalak egin ditu.

1.    Igogailu bertikala: Ingurubide errepidea-Betolatza
2.    Igogailu bertikala: Errekalde-Ingurubide errepidea
3.    Igogailu bertikala: Errekalde plaza
4.    Igogailu inklinatua: Prim kalea
5.    Igogailu bertikala: Iturribide kale partikularra
6.    Igogailu inklinatua: Zurbaranbarri
7.    Igogailu bertikala: Tutulu kalea
8.    Igogailu bertikala: Trauko zeharkalea
9.    Eskailera mekanikoak Otxarkoagan eta arrapala mekanikoak
10.    Eskailera mekanikoak: Fagoaga Tenorearen kalea
11.    Eskailera mekanikoak: Solokoetxe
12.    Eskailera mekanikoak: Trauko zeharkalea
13.    Arrapala mekanikoak: Uribarri kalea

Beste administrazio batzuek jarritako elementu mekanikoak: 

1    Igogailu bertikala: Irala
2    Igogailu bertikala: Prim-Museora joateko
3    Igogailu bertikala: Moraza plaza
4    Igogailu bertikala: Isozaki
5    Igogailu bertikala: Abandoibarra
6    Igogailu bertikala: Salbeko zubia
7    Igogailu bertikala: Arrupe