Garellanoko bi lursail dorre berrietako etxebizitza kooperatibaren esku

uriola.eus 2015ko urt. 12a, 14:28

Argazkia: @ErrekaldeEAJPNV

Bilbao Ria 2000k notario aurrean, Gareikin S.Coop. deritzonari saldu dizkion Garellanoko P09 eta P10 lursailen salmenta, 11,6 milioi euroko zenbatekoaz eskrituratu du, Bilboko Udalak lan baimena eman ostean.

Lursailak erosi dituen kooperatibak urriaren 20 arte zeukan salerosketa gauzatzeko data, baina  merkaturatzearen arrakastak –etxebizitza guztiak hilabete luzean saldu zituen– epeak "nabarmenki"  laburtzea ahalbidetu du.

Aurtengo urtarrilaren 20an, Bilbao Ria 2000eko Batzorde Betearazleak lursail hauek Inversiones y Servicios Arrasate S.A. eta Obras Especiales Navarra, S.A. Obenasa deritzen enpresek osatzen duten UTEari esleitu zizkion, 11.663.000 euroko zenbatekoaz, BEZ eta gastuak kanpo.

Ondoren, UTE honek, pisuen eraikuntza sustatzen duen Gareikin S. Coop. sortu zuen.

Lursail bi horietan lau bloke eraiki dira, "Luis Briñas kalean lerrokaturik". Bloke bakoitzak mekatal solairua eta sei altuera dauzka.   

Martxoaren hasieran, Gareikinek, logela bi eta hiru eta guztiek garajea eta trastelekua daukaten 72 etxebizitza libreen esleipena burutu zuen.

Salmenta honen formalizazioaren ostean, Bilbao Ria 2000i lursail bi soilik geratzen zaizkio eremu horretan, biak etxebizitza libreak eraikitzeko, "Garellanoko lursailak merkaturatzen amaitzeko".

"Operazio honen berrespenak eta BOE eta ZTE etxebizitza blokeen eraikuntzaren aurrerakuntzak,  etorkizuneko parkearen urbanizazio lanak, General Eguia kalearen luzapenarekin batera, Garellano berria  gauzatzen joatea ahalbidetuko dute", Bilbao Ria 2000en arabera.

Parkea

Garellanon, etxebizitza dorreen inguruan kokatuta dagoen parkea inauguratu dute gaur goizean. 5.700 metro karratuko eremua. Udaleko eta Bilbao Ria 2000eko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian.