Triangelu forma du Garellano plazak eta bertan eraiki diren 1.050 etxebizitza berrietako auzotarrentzat ez ezik Basurtuko gainerako auzotarrentzat ere berde gune eta asia gunea izango da. Mende erdia baino gehiago eman du espazio horrek itxita, erabilera mugaturarekin, Bilboko Suhiltzaileen zentro izan baita azken urteotan -Miribillara joan aurretik- eta hori baino lehen koartel militar izan zelako.
Aurrerantzean, 5.700 metro karratuko arnas gunea izango da, edukiz honituz joango dena 2017ko udazkenean guztiz osatu arte.
Bizilagun berriak
Garellanon eraiki dituzten dorreak epe laburrean hasiko dira lehen bizilagunak jasotzen.
Lursailak erosi dituen kooperatibak urriaren 20 arte zeukan salerosketa gauzatzeko data, baina merkaturatzearen arrakastak –etxebizitza guztiak hilabete luzean saldu zituen– epeak "nabarmenki" laburtzea ahalbidetu du.
Aurtengo urtarrilaren 20an, Bilbao Ria 2000eko Batzorde Betearazleak lursail hauek Inversiones y Servicios Arrasate S.A. eta Obras Especiales Navarra, S.A. Obenasa deritzen enpresek osatzen duten UTEari esleitu zizkion, 11.663.000 euroko zenbatekoaz, BEZ eta gastuak kanpo.
Ondoren, UTE honek, pisuen eraikuntza sustatzen duen Gareikin S. Coop. sortu zuen.
Lursail bi horietan lau bloke eraiki dira, "Luis Briñas kalean lerrokaturik". Bloke bakoitzak mekatal solairua eta sei altuera dauzka.
Martxoaren hasieran, Gareikinek, logela bi eta hiru eta guztiek garajea eta trastelekua daukaten 72 etxebizitza libreen esleipena burutu zuen.
Salmenta honen formalizazioaren ostean, Bilbao Ria 2000i lursail bi soilik geratzen zaizkio eremu horretan, biak etxebizitza libreak eraikitzeko, "Garellanoko lursailak merkaturatzen amaitzeko".
"Operazio honen berrespenak eta BOE eta ZTE etxebizitza blokeen eraikuntzaren aurrerakuntzak, etorkizuneko parkearen urbanizazio lanak, General Eguia kalearen luzapenarekin batera, Garellano berria gauzatzen joatea ahalbidetuko dute", Bilbao Ria 2000en arabera.
[2014/01/12] Garellanoko bi lursail dorre berrietako etxebizitza kooperatibaren esku