uriola.eus

Beti Jai Alai taldeak 'Euskal Herria Sokan' ikuskizuna eskainiko du igandean Arriagan

  Kultura-aisialdia  Basurtu

Basurtuko auzotarren grinetik sortutako taldea da Beti Jai Alai. Euskal dantzarekin zerikusi duen "guztia" ikasi eta erakustea helburu duena. Igandean, taldeak ilusio handiz prestatu duen erakustaldia eskainiko du Arriagako oholtza gainean.

Beti Jai Alai taldeak 'Euskal Herria Sokan' ikuskizuna eskainiko du igandean Arriagan
Argazkia: Beti Jai Alai | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herri osoan gehien orokortutako gizarte-dantza mota une jakin batean dantzariek, eskuak elkartuz, katea osatzen dutena da, gizonezkoak eta emakumezkoak tartekatuz. Nahiz eta zona eta herri bakoitzean modu berezian deitu eta egin, besteak beste, Aurreskua, Dantza luzea eta abarren antzera, oro har eman dakiokeen izen arrunta Soka dantza da.

Dantzaren egitura hori hari nagusitzat hartuz, "gure probintzia bakoitzeko dantza nagusiak" aurkeztuko dituzte. Ikuskizun honekin, "gure herriak garatu eta gorde dituen dantza tradizionalen barietate eta edertasun guztia azaldu nahi da; hau da, herrialdeko hainbat herritako dantza-zatiak elkartuz sorta bat egin nahi da; azken batean, gure folklorearen aberastasunaren ikuspen bat eskaini".

Zona bakoitzak ikuskizunari bere berezitasuna islatuko duten paisaiak gehituko dizkio, azkenean, "guztion artean, Soka dantza berezi bat lortzeko". Horrela, talde bakar bat osatuz, probintzia guztietako dantzariek amaierako Soka dantza edo Esku dantza osatuko dute, Euskal Herri osoa soka handi eta bakar batean elkarturik azalduz.

 

www.betijaialai.com

Arriaga Antzokia

2015/01/18 19:00

Arriaga Antzokia | Bilbo

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Kaixo! Data txarto dago, igandean da

Erantzuna | #2

Eskerrik asko! Barkatu nahasketagatik, berehala zuzenduko dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #3

PRO-VINCI menperatuentzat? (latinez)
Itzulpenak LURRALDE eskatzen dau...

Erantzuna | #4

Beti Jai Alai taldekoen testua guk apur bat egokitu dugu. 'Probintzia' ez da guk erantsitakoa, beraien hitza da. Eskerrik asko, dena dela!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa