Lehen saioa, 'Izeba Tekla' izenekoa, Xabier Lizaso pianojoleak eskainiko du gaur 18:00etan Basurtuko udaltegian (Zankoeta 1 ). Emanaldian haurrak musikarekin jolasten jartzen ditu Lizasok. Haurrak eta musika dira protagonista, ez piano jolea. Haurrekin hartu emana sortzen da saio osoan. Haurrek musika eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara.
Bost jolas izango ditu saioak, bakarkakoak, taldekoak, entzun beharrekoak, atentzioa lantzekoak… baina jolasean elkar errespetatzea ezinbestekoa izango da. Hori bai, kantatuz bukatuko da kontzertua eta kantatuz joango dira etxera.
11. Ikusi eta Ikasi
Aurtengo apostu "garrantzitsua" Jolasen Txokoari "buelta batzuk ematea izan da". Horrela Jolasen Txokoan haurrek eta gurasoek elkarrekin olgetan egiteko tailer ugari izango dituzte aukeran. 18 tailer guztira. Txoko hau "klasiko" bihurtu da Escandonen arabera, eta "kristoren tamaina hartu du".
"Beharra ere badelako", guraso erdaldunentzako sentsibilizazio tailerrak eskaintzen jarraituko du 11. edizioan ere Ikusi eta Ikasik.
Programa gaur, urtarrilaren 19an hasiko da eta martxoaren 26an bukatuko da. Nobedade gisa, aurten izen ematea internet bidez egingo da (http://ikusietaikasi.net/tailerrak/). Aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartuko dituzten 30 jarduera baino gehiago garatuko dira hurrengo leku hauetan: Begoñako, Deustuko, Basurtuko, Errekaldeko eta Kastañoseko Udaltegietan, Indautxuko Karmen eta Bilborock Aretoetan, eta Tiboli eta Zamakola eskoletan.
[2015/01/15] 11. 'Ikusi eta ikasi' programak musikoterapia eskainiko du berrikuntza gisa