Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur, apirilak 7 hasi eta bi hilabetez, gutxi gorabehera, noranzko bat itxi eta aparkalekua okupatuko da Sabino Arana etorbidean, Zankoeta eta Autonomia kaleen artean.
Alde bietarako zirkulazioa Sabino Arana kaleko zenbaki bikoitien aldetik egingo da eta, Zankoetako alde bikoitien arteko oinezkoen pasabidea itxi egingo da Sabino Arana kaletik pasatzean. TAO aparkalekua ere okupatuta egongo da obrek dirauten bitartean.
Sabino Arana kalea erabat eraberritzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.