Zirkulazio etena Masustegi estratan

uriola.eus 2015ko eka. 15a, 08:00

Bilboko Udalak jakinarazi duenez hainbat egunez, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Masustegi estrata, 347. zenbakiaren parean. 

Etenaldiak egun eta ordu hauetan egingo dira:

- Gauez, ekainaren 15, 16, 17, 18 eta 22an.

- Egunez, ekainaren 17an, asteazkena, 10:00etatik 13:00etara bitartean; eta hilaren 30ean, 10:00etatik 16:00etara bitartean.

Ordezko bideak Basurtu-Kastrexana errepidea, Lezeaga eta Auntzetxeta izango dira.

Elektrizitate-sarea lurpetik bideratzeko okupatuko da aipatutako esparrua.