Alkateak Elexabarriko Udal Aterpetxea bisitatu du

uriola.eus 2015ko uzt. 6a, 16:03

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Basurtu-Zorrotzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Elexabarriko Aterpetxea bisitatu ditu. Bertan, gizarte-bazterketaren aurka lan egiteko konpromisoa berretsi eta herritarrei deialdi berria luzatu die krisi ekonomikoaren ondorioak gehien sufritzen dituztenen zailtasunei elkartasunez eta errespetuz aurre egiteko.

Basurtuko Udaltegira egindako bisitan, Alkateak bertatik bertara ezagutu ahal izan du Udalaren hamaika Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin erlazionatutako 76 profesionalek burututako lana (gizarte-langileak, administrazio laguntzaileak, gizarte-hezitzaileak, psikologoak, etxez etxeko laguntzaileak, etab.). Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak eskaintzen dituen zerbitzu eta prestakuntza anitzera jo nahi duten erabiltzaileentzako sarbide dira.

Gainera, aurreko maiatzean, 16 urte bete zituen Elexabarriko Udaltegiko instalakuntzetan zehar ibili bitartean, Aburtok hirugarren sektorearekin eskuz esku lan egiteko eta eremu horretan herri-erakundeen arteko lankidetza sustatzeko asmoa adierazi du. Horretarako, urriaren 15eko Etxebizitza Bazterketari buruzko Euskadiko II. Jardunaldiak bezalako jarduerak egingo dira. Aipatutako jardunaldietan, besteak beste, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalek eta EAEko hiru Foru Aldundiek parte hartuko dute.

Gizarte Ekintza Sailaren bihotza

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuarekin (SMUS), Etxebizitzarako Laguntza Zerbitzuarekin, babes eza eta dependentzia era desberdinei aurre egiteko prebentzio zerbitzuekin eta Etxebakoentzako Udal Zentroen Sarearekin batera, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailaren bihotza osatzen dute.

Gizarte Ekintza Sailak iaz, zeharka edo zuzenean guztira artatutakoen kopurua soilik kontuan hartuta, 81.000 lagun izan ziren -Bilboko herritar guztien %23a inguru-, honako gai hauetan laguntza emanez: prestazio eta laguntza ekonomikoen kudeaketa, gizarteratzearen sustapena, arriskuan edo babes barik dauden adingabekoengan eta haien familietan egindako gizarte- eta hezkuntza-alorreko esku-hartzea, mendekotasunen bat dutenen autonomia sustatzeko Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua, Pobreziaren Aurkako Plana, Zahartze aktiboaren promozioa, etab.

Etxebakoak

Udalaren Gizarte Baliabideen Sarearen barruan, Elexabarri Aterpetxea baliabide
espezifikoa da, batez ere, gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenen edo
egoera horretan daudenen gizarteratzera zuzendutakoa. 2015eko lehenengo seihilekoan bertan 515 lagun atenditu dituzte eta 2014rekin alderatuta, 1.155 pertsonari eskaini zizkieten haren zerbitzuak, horietako %84 gizonezkoa eta %16 emakumezkoak. Adin-tarteei dagokienez, atenditu genituenen %5ak 39 urte baino gutxiago zeukan, %40a 40 eta 65 urte bitartekoa izan da eta %2ak 65 urte baino gehiago zuen; jaioterriaren arabera, %69 atzerritarrak ziren, %13a Bizkaikoak eta EAEkoak, eta %19 Estatuko gainerako lurraldeetakoak.

Aterpetxeak 30 profesional dauzka: zaindariak, gizarte-langileak, gizarte-hezitzaileak, sukaldariak eta administrazio nahiz osasun alorreko langileak. Bertan, hurrengo zerbitzuak eskaintzen dira: ostatua, jantokia, egongela, gizarte eta hezkuntzazko gela Internet barne, kontsigna eta garbigailua.

Etxebako gaixoentzako zerbitzua ere badauka, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin lankidetzan. 2014an 58 laguni arreta eman zien, eta okupazio-indizea %85ekoa izan da.

Elexabarri eta beste baliabide batzuk

1999ko maiatzaren 28an inauguratu zen Elexabarriko Udal Aterpetxeak gaur arte 33.506 laguni ostatu eskaini die. Zentro honek ez dauka inolako zerikusirik 1945ean sortu zen iragaitzazko edo pasoko bidarien aterpetxe zaharrarekin. Aterpetxe hori 1911n Epidemietarako Elexabarriko Ospitalea izateko Abandoko Elizatearen hilerriaren ondoan eraiki ziren pabilioi bitan egin zuten, orduko hartan erabili barik zeudenak.

Gaur egungo eraikuntzak alderdi bi dauzka: Elexabarriko Udal Aterpetxea (egonaldi labur eta erdiko 71 lekurekin) eta Caritasek kudeatutako Lurberri Etxea (egonaldi luzeko 25 leku). Aterpetxeak hurrengo zerbitzuekin modu koordinatuan eskaintzen ditu bere zerbitzuak: bazterketa larrian dauden pertsonen gertutasun handieneko zerbitzuak; Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua (SMUS); Etxebakoentzako Gizarte eta Hezkuntza alorreko Esku-hartze Taldea; Eguneko Arreta Zerbitzuak eta oinarrizko beharrizanak estaltzera zuzendutako prestazioak egiten dituzte zerbitzuak.

Elexabarriko Aterpetxeaz gain, Bilbok badauzka etxebako pertsonentzako gaueko beste zentro batzuk. Horietara sartzeko prozedura Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuak (SMUS) kudeatzen du modu zentralizatuan. Hona hemen zerrenda:

- Gaueko Harrera Udal Zerbitzua (Uribitarteko Aterpetxea).

- Neguko Ostatua.

- Lagun Artean Gaueko Zentroa (32 leku).

-  Federico Ozanam Aterpetxea (12 leku).

- Hontza Gaueko Zentroa (15 leku).

Gizarte-bazterketatik irteteko beste udal zerbitzu batzuk hurrengo hauek dira:

- Gizarte Zerbitzuek Erroldatzeko Programa

-  Etxebakoentzako Gizarte eta Hezkuntza alorreko Esku-hartze Komunitarioa

-  Etxebakoei Atentzio Psikologikoa emateko Programa

-  Halaber, Oinarrizko beste Beharrizan batzuetara Sartzeko Programa dago (gizarte-jantokiak eta arropa, SMUSek kudeatuta). Iaz guztira 3.645 lagun atenditu zituen.