Bi hamarkadaren ostean auzoko jaiak berreskuratuko dituzte Basurtun

uriola.eus 2015ko uzt. 20a, 07:40

Iaz eratu zen auzotarrek osatutako jai batzordea. Estatutuak adostuz, lanak banatuz eta logotipoa diseinatuz eman ditu lehen pausoak jai batzordeak. Bi hamarkadaren ostean, Basurtuk auzoko jaiak berreskuratuko ditu aurten.

Uztailaren 24an, ostiralarekin, hasiko dira Basurtuko jaiak. Batukadara soinuarekin. Izan ere, Txinbatukada taldea arduratuko da pregoirako giroa berotzeaz. Beti Jai Alai dantza taldeak hartuko du bere gain pregoia irakurtzearen ardura. Pregoiaren ostean zabalduko dira txosnak. Umeek diskoteka izango dute 20:00etan eta 22:00etan hasiko da erromeria.

Jaietako bigarren egunean, uztailak 25, Santiago egunean, 10:00etan joko dute diana. Patata tortilla txapelketa, pintura tailerra eta mus azkar txapelketa antolatu ditu jai batzordeak, besteak beste. Imanol Ituiño magoa ere bertan izango da magia ikuskizuna eskainiz eta, egunarekin bukatzeko, kontzertuak eta DJ emanaldia izango dira txosnagunean.

Igandean, bertsoak izango dira nagusi Basurtun. Hasteko, 13:30ean, bertso-poteoa antolatu dute Fredi Paia eta Jone Uria bertsolariekin eta, bertso giroan jarraitzeko, 14:30ean, bertso-bazkaria. Arratsaldean, 18:00etan, zumba saioa izango da eta, 19:00etan, Beti Jai Alai taldearen kalejira eta erakustaldia.

www.avebasurto.com

Basurtuko Auzo Elkartea