Bilboko Antzerki Zirkuituaren parte izango den antzezlana dugu El camerino. Zirkuituak Bilboko 8 auzo hartuko ditu bere baitan antzezlan ezberdinak aurkezteko. Urtarrilaren 28tik apirilaren 21era egongo dira obrak banatuta.
El camerino
Zer izan zen lehenik, bakarrizketa ala antzerkia?
Berrogei urte inguruko emakumezko aktore batek, kamerino xume baten bakardadean, erdipurdizko lan baten (bakarrizketa, hain zuzen) estreinaldia baino aurreko orduan, orain arte izandako antzerki-biografia ez oso bikaina aztertzen du. Bere bokazioa zelan sortu zen kontatzen digu, talde independenteetatik igaro zela, antzerki profesionalean sartzeko lehen ahalegin zapuztuta, ustez maiteminduta zegoen gizonarekin izandako haustura.
Carmen protagonistaren bokazioa antzerkia da “Antzerkia ederra da” esan zuen Carmenen aitak, protagonistaren joera zein zen jakin zuenean.
Informazio gehiago: