Sabino Arana etorbidean ibiltzeko aukera dute herritarrek dagoeneko

uriola.eus 2016ko ira. 9a, 09:12

Herritarrak badute Basurtu auzoko bihotzean ibiltzea, Autonomia kalearen eta A8 errepideari eusten dion ezpondaren artean. Trenbideko etorbidearen eta Autonomia kalearen artean, iazko urtearen amaieran amaitu zituzten Sabino Arana etorbidea urbanizatzeko lehen faseko lanei jarraipena eman zaie orain. 

Udalak urrats bat gehiago eman du Sabino Arana kalearen eraberritze integralari begira, batetik, eta Errekalde eta erdialdea lotze aldera, bestetik. 62.500 metro karratuko aukera-espazioa sortuko dute eta materia sukoien eraikina zena izango da alde horretako trakzio-elementua.

Autonomia kalearen eta A8ari eusten dion ezpondaren artean dagoen aldea berriz ere egoera onean uzteko 2,9 milioi euroko inbertsioa egin dute. Jarduketa-eremua, guztira, 23.000 metro karratukoa da eta parke handi bat egongo da bertan, 4.000 metro karratutik gorakoa, Basurtuko auzokoentzat eta Bilbo osoko herritarrentzat. Ia 3.000 metro karratu duen plaza handi bat ere sortu dute, poliziaren komisaldegia izango denaren eta materia sukoien ekipamenduaren ondoan. A8ko ezpondaren ondoko kirol aldea amaitzear dago. Hilabete bi beharko dira lan hauek amaitzeko.

Basurtu auzoko bihotza "Bilbok eta auzoak dituzten beharrei erantzuten dien proiektua" da. Bertan aisialdirako eta atsedena hartzeko lekuak, bideak, lur gaineko aparkalekuak, bizikletentzako errei bat, berdeguneak eta zuhaitz handiak daude. Etxebizitzen ezkerraldean espaloiak zabaldu dituzte 7 metroko zabalera eduki arte. Eremu horretan 175 zuhaitz handi landatu dira eta LED motako 100 argi-puntu, hainbat fokorekin. 7.000 metro karratuko azaleran belarra eta hiri-altzariak daude.

3 metroko zabalera eta ia 300 metroko luzeera duen bizikletentzako errei bat ere jarri dute etorbidean.

Bai Sabino Arana kalea eraberritzea, bai FEVEren trenbidea, Errekalderaino, behin estalita, goiko aldea urbanizatzea, Bilboren ikusmolde global batetik pentsatuta daude, Errekalde eta Basurtu auzoak uriaren erdialdearekin lotzeko eta, berdegune eta oinezkoen aldeen bidez, oinezkoentzat espazio gehiago sortzeko. Horretarako, besteak beste, irisgarritasuna hobetu da eta zenbait kale auzoaren barruko zirkulaziorako utzi dira. Jarduketa-eremua, guztira, 62.500 metro karratukoa da, Trenbideko etorbidetik Gordoniz zubiraino, Sabin Arana etorbidean zehar. Sabino Arana etorbidea muga izateari uztea, kalitate oneko berdegune eta aisialdi-leku gehiago egotea eta lur gaineko aparkalekuak egotea dira uri-diseinu honen xedeak.

Gainera, materia sukoien eraikina eraberrituko da laster, Basurtu auzoko bihotzaren trakzio-elementua izateko.