Autobus zerbitzu berezia izango da Guns N' Roses kontzerturako

uriola.eus 2017ko maiatzaren 29a

Bihar, maiatzak 30, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatu egingo du San Mamesean leku izango duen kontzertua ikustera joaten direnei etxera itzulera errazteko.

Azken Irteerak

28. lineak (Uribarri /Altamira) honela luzatuko du irteera-ordutegia: Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 23:40 - 00:00 – 00:20 – 00:40 – 01:00tan. Altamirarantz, ordea, Sabino Araneko 34tik: 23:30 – 00:00 – 00:30 – 01:00 tan.

38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) ere ordutegia luzatuko du: Termibusetik: 23:40 - 00:00 – 00:20 – 00:40 – 01:00tan.

56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) ere ordutegia luzatuko du: Jesusen Bihotzetik: 23:40 - 00:00 – 00:20 – 00:40 – 01:00tan..

57. lineak (Miribilla- Ospitalea) ordutegia luzatuko du honela: Ospitaletik: 23:30 – 00:00 – 00:30 – 01:00 tan.

62. lineak (San Mames/ Arabella) ordutegia luzatuko du honela: Jesusen Bihotzetik: 23:40 - 00:00 – 00:20 – 00:40 – 01:00tan.

 

Bizkaibus

Bizkaibusek ere zenbait aldaketa iragarri ditu Guns N' Roses kontzertua dela medio:

A3414 Bilbao-Getxo linean (Artxandako tuneletik) Ingenieritza Eskolako geralekua kenduko dute bi norabideetan.

A3247 Bilbao-Aireportua linean Kale Nagusiko 74. zenbakiko geralekua Maria Diaz de Haro kale hasierara mugituko da.