Badatoz Altamirako Jaiak, aurten guateke eta guzti

uriola.eus 2017ko eka. 2a, 09:33

Altamirako jaiak bueltan dira ekainaren 2tik 4ra auzoa barre, algara, musika eta kolorez betetzeko. Aurten 70, 80 eta 90 hamarkadak izango dituzte mozorro-gai eta guateke jaiarekin ospatuko dute ostiraleko gaua.

Hurrengo asteburuan ospatuko ditu Altamirak auzoko jaiak, ostiraletik hasita igandera arte. Hainbat berrikuntzarekin dator, besteak beste, 70, 80 eta 90 hamarkadak gai izango dituen mozorro gaua eta guatekea. Gainera, desfilea, opariak eta mozorro onenarentzako saria ere iragarri dituzte. Hitzarmen gastronomikoak ere ez dira gutxi izango oraingoan; tortilla, hirugiharra, paella eta kroketa goxoekin lagundutako asteburu emankorra antolatu baitu Altamirako Jai Batzordeak.

 

Egitaraua

Ekainak 2, ostirala

19:00 Jaitsiera trikitilari + buruhaundiekin

19:15 Aldarria eta txupina

19:30 Parte hartu Zumba Masterclassean

20:30 Poteoa Traka-Traka elektrotxarangarekin

23:00 70ko, 80ko eta 90ko jai tematikoa DJ Pacorekin

 

Ekainak 3, larunbata

10:30 Tuta Txapelketa

11:30 Tortila lehiaketa

12:00 Rapela eta umeentzako jolasak

14:00 Tortillen eurkezpena

16:30 Mus eta tute txapelketa

17:00 Antzerkia: Mr Pichichi

18:00 Kalejira + Alardea + Erromeria Irutasun taldearen eskutik

20:30 Hirugihar jana

23:00 Berbena Nectar taldearekin

 

Ekainak 4, igandea

11:00 Paella eta kroketa lehiaketa

14:00 Paellen eta kroketen aurkezpena

15:00 Bazkari herrikoia

16:30 Txitxarrillo Manuel Victorekin

19:00 Bingo herrikoia

20:00 Azken traka eta jai bukaera