Indarkeria sexista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

uriola.eus 2017ko eka. 23a, 10:01

Atxilotua emakumearen gainera bota zen eta ukituak egin zizkion Basurtuko parke batean. Emakumeak ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu zuen. Atxilotua epailearen esku utzi du Ertzaintzak.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atzo 33 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon emakume bati sexu-gehiegikeriak egitea leporatuta. Erasoa 14:25 aldera, Basurtuko parke batean jazo zen. Gizon batek Ertzaintzari deitu zion gizon bat emakume baten gainera bota eta ukituak egin zizkiola salatuz. Biktimak, erasotzailearekin borroka egin ostean, ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu zuen. Erasotzaileak autobus geltoki batera korrika egin zuen eta bertan zegoen ibilgailu batean sartu zen. Lekukoak jarraitu egin zuen eta argazki bat atera zion. Ondoren, Ertzaintzak erasotzailea autobus batean atzeman eta atxilotu zuten sexu-abusuak egotzita. Atxilotua epailearen esku utzi zuten.

Bilboko Udalak erasoa gaitzetsi eta bere samina agertu du zabaldu duen komunikatuaren bidez. Halaber, emakumeari, babesa helarazi diote.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu deitu 900 840 111 edo 016 zenbakietara, doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Laguntza

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskal Autonomia Elkartean) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.