Orokorrean esperientzia "baikorra" izan dela adierazi dute festibaleroek: musika eskaintza zabala eta giro aparta. Hala ere, Bilbao BBK Live jaialdiaren kontrako kritika asko ere izan dira. Antolakuntzan lehenengo eguneko kaosa azpimarratu dute festibalean izan diren zenbait lagunak. Langileek ez zuten jakin jaialdizaleen zalantzei erantzuna ematen, jaialdi esparrutik irteteko atea non zegoen, eskumuturrekoak nola funtzionatzen zuen, besteak beste.
Aurten jaialdiak eskudiruarekin ordaintzeko aukera bertan behera utzi du cashless politika berria barneratuz, eta eskumuturreko elektronikoak egokitu ditu horien bidez jai-esparruan ordaindu ahal izateko. Berrikuntzaren alde agertu dira hainbat lagun, ordaintzeko "erosoa eta azkarra" dela aipatu dute.
Euria izan da kexen artean handiena. Ostiralean eta larunbatean euria jaialdian jo zuten musika taldeekin batera protagonista izan zen. Belardiak eta kontzertu guneek lokatzez bete-beteta amaitu zuten. Bertaratutako batzuek karpa gehiagoren beharra salatu dute, Starman eszenatokia jaialdian zeuden bostetatik estalia zen bakarra.
Komunek ere kritikak jaso dituzte festibaleroen artean, gutxi eta amaieran oso zikin zeudela adierazi dute.
Jaialdiko langileek euskara ez jakiteagatik ere kexu izan dira, izan ere, horietako asko Estatuko hainbat lekutatik etorritakoak dira behin-behineko lanaldiak eskaintzen duten enpresetarako lan egiten dutenak.
Aurreko urtetan bezala, bus zerbitzuek ere kritikak jaso dituzte, ibilgailuak bertaratzen den jende guztirako "eskasak" direla adierazi dute. Last Tour Bilbao BBK Live jaialdia antolatzen duen enpresak adierazi du autobus zerbitzuak hobetuko dituztela hurrengo urterako.
2018rako sarrerak salgai
2018ko jaialdirako bonoak gaurtik aurrera salgai daude www.bilbaobbklive.com webgunean. 75 eurotan eskaintzen ditu 3 eguneko sarrera.