Indarkeria sexista

Gizon bat atxilotu dute Basurtuko ospitalean bere bikotekidea erasotzea egotzita

uriola.eus 2017ko abu. 30a, 09:48

Ertzaintzak 35 urteko gizona atxilotu du Basurtuko ospitalean bere bikotekidea aurpegian zituen lesioengatik artatua izaten ari zenean.

35 urteko gizon bat atxilo eraman du Ertzaintzak Basurtuko ospitalean bere bikotekidea aurpegian zituen lesioengatik artatua izaten ari zenean. Atxiloketa emakumea zegoen zaintza gelan izan da.