Aratusteak 2018

Basurtuko inauteri-jaia

uriola.eus 2018ko ots. 15a, 16:39

Larunbatean, otsailak 17, ospatuko dute Basurtuko inauteri-jaia. Antolaketan parte hartu dute, besteak beste, Beti Jai Alai dantza taldeak eta auzoko merkatari, ostalari eta saltokiek.

Aratusteetako desfilea 18:30ean abiatuko da Iparraldeko Lorategietatik, Beti Jai Alai taldea lagun. 

Desfilean parte hartzen duten mozorro onenek saria jasoko dute 20:00etan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, mozorrotzen diren ume guztiek sari bana jasoko dute. 

Ondoren, 20:30ean hasiko da dantzaldia Aquarium orkestrarekin.