Jon Pertika, Beti Jai Alai dantza taldeko zuzendaria hil da

dantzan.eus 2018ko ots. 19a, 16:31

Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearen sortzaile eta zuzendari Jon Pertika hil da 80 urterekin. Bere aldeko meza bihar, hilak 20, izango da 19:00etan Sortzez Garbiaren elizan. 

Aita Dindirri dantza taldeko sortzaileetakoa izan zuen, eta Bilboko dantza gora-beherak bertatik bertara bizi izan zituen gazte gaztetatik. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean luzaroan jardun zuen euskal dantzaren alde lanean eta Bilboko hainbat dantzaren birsortze lanetan parte hartu izan du.

Aurreko urtean, Durangaldeko dantzak ezagutzera ematen egindako lana eskertuz Durangaldeko Teila Saria eman zioten eta I. Dantza tradizionalaren esker onak saria ere jaso du orain hilabete batzuk.

Jon Pertika Basurtun jaio zen 1937. urtean. Bizitza osoa eman du dantzari lotuta. Aita Bilboko Dindirri dantza taldeko sortzaileetako bat izan zen, eta Jon talde horretan hasi zen dantzan. Aitaren bideari jarraiki, orain dela 50 urte, 1968an, Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldea sortu zuen. Taldea dinamizatzen eta zuzentzen eman du azken mende erdia.

Iturria: dantzan.eus