Basurtuko Nazioarteko Folklore jaialdia

uriola.eus 2018ko uzt. 17a, 11:30

Beti Jai Alai dantza taldeak Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du bere urteurrena ospatzeko. Datorren astean izango da, auzoko futbol zelaian.

Basurtuko Beti Jai Alai elkarteak 50 urte beteko ditu aurten. Urte honetan egingo dituzten ospakizunen artean, datorren ostegunean egingo den Nazioarteko Folkolre jaialdia egongo da. Bertan, datza elkarteaz gain, munduko beste dantza elkarte batzuk bilduko dira herrialde desberdinetako dantzak erakusteko.

Jaialdia uztailaren 26an izango da, osteguna. Gaueko 21:00etan hasiko dira Basurtuko Iparralde futbol zelaian. Euria egiten badu, jaialdia lekuz aldatuko lukete eta ekitaldia La Casillako kiroldegian ospatuko litzateke. Dena dela, sarrerak doan izango dira.

Basurtuko Nazioarteko Folklore jaialdian, auzoko Beti Jai Alai dantza taldeaz gain Portugaleteko Nazioarteko 44. Folklore jaialdian parte hartzen duten beste bi dantza talde egongo dira: Ritmos y Raices Panameñas (Panamako dantza taldea) eta African Tumbas (Kenyako dantza taldea)