Geroz eta gutxiago falta da 2023ko BBK Liverako; gure hirian ibilbide luzea duen musika jaialdia, alegia. Jaialdiaren paralelo antolatzen den programazioan hirugarren geldialdia da Hirian, eta Lekeition eta Mungian Herrian ekimen arrakastatsua egin ostean, Bilbora iritsi da oraingoan. Hala, larunbatean, ekainaren 17an, musika ekitaldi desberdinak izango dira 13:00etatik 23:00etara.
20 artistaren baino gehiagoren laguntzari esker, bizkaitar hiriburuko auzoko kale eta plazak festa-giroan murgilduko dira, gustu guztietarako moduko musika-programazio abangoardista eta eklektikoarekin.
Horretarako, Basurtuko auzoan 4 agertoki prestatuko dira: La Perrera, Sabino Arana plaza, Díaz Emparanza doktorearen kalea eta Basurtu geltokiko kalea. Ekitaldira hurbiltzen direnek Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak prezio berezian erosteko aukera izango dute, soilik ekainaren 17an, larunbatean, Basurtun.