Kalejira eta dantza taldeen emanaldiak izango dira auzoan zehar, bertako herritarrek eta bisitariek folkloreaz doan goza dezaten. Aurtengo edizioari Bilboko Txistulari Bandak emango dio hasiera, ostegunean (hilak 28), 18:30etan Anduriña Zuturuza pailazoarekin batera, “Txistuarekin algaraz” ikuskizuna aurkezten.
Ostiralean 18:30etan Aukera Dantza Konpainiak “Aiuri” ikuskizuna emango du, mugimenduari irekitzeko ariketa eta 19:30etatik aurrera Euskal Giroa Dultzainero taldeak kalegira egingo du Basurtuko kaleetan zehar. Larunbatean emango zaio itxiera jaialdiari, 18:30etan Santanderreko Coros y Danzas taldeak Kantabriako dantzen erakustaldiarekin.
Beti Jai Alai Dantzari Taldearen 55. urteurrena izanik, taldeak Bilbon euskal kultura eta folkloreari egin dion ekarpena ospatuko da aurtengo “Plazarik plaza”-ren edizioan.