Udalak bi milioi eta erdi baino gehiago erabiliko ditu Luis Briñas kalea urbanizatzeko

uriola.eus 2024ko ekainaren 20a

None
None
None

Ukixo zumarkalea eta Autonomia Kalearen arteko ingurhan espaloiak handitu, argiak modernizatu, zerbitzuak berritu eta landareak jarriko dira.

Bilboko Udaleko Gobernu Batzarrak Luis Briñas berriztatzeko bi aurrekontu-partidak onartu ditu. Kalea eraldatzeko plana bi fasetan banatu du Udalak: lehenengo fasean Urkixo zumarkalearen eta Zunzunegi etorbidearen arteko tartea, Intermodaleko sarrera barne, eraldatuko da. Lehenengo fasean 1.251.152,44 euroko inbertsioa egingo da eta zortzi hilabeteko exekuzio-epea izango du. Bigarren fasean Urkixo zumarkaletik Autonomiara arteko tartea eraldatuko da, zortzi hilabeteko exekuzio-epean eta 1.357.820 euroko aurrekontuarekin.

Ingeniaritza eskolako tartea hartuko duen lehenengo fasean kalearen bi aldeetako espaloiak konpondu eta zabalduko dituzte, zerbitzu-sare guztiak ordezkatu, aparkalekuen eremua berrantolatu eta Ingeniaritza Eskola ondoan bidegorria jarriko da. Bestalde, hiri-altzariak modernizatu eta parterretan berdeguneak sortuko dira, baita Parrotia Pertsiar espezieko zuhaitzak landatu ere.

Perez Galdos-Autonomia tartean ere espaloiak, hiri-altzariak eta udal-zerbitzuak berrituko dira, baita jardinera berriak jarri ere, zeinetan olivilla espezieko zuhaixka apaingarriak landatuko diren, eta zirkulazio-erreiak hirutik bi izatera egokituko dira, zeinak espaloiak zabaltzeko aukera emango duen.