"Plazarik Plaza" programaK Hirian folklorea sustatzea du helburu eta kalejirak, dantza-alardeak eta bestelako jarduerak eramango ditu Basurtuko kaleetara, herritarrek doan goza ditzaten. Beti Jai Alai Dantza Taldearekin elkarlanean antolatu da. TaldeA Basurtu auzoko herri sentimendutik sortu zen.
Hasiera Udal Txistulari Bandak emango dio eta "Oinak astinduz" abestuko du irailaren 25ean 18:30etan. Emanaldia Sabino Arana kaleko 50ean burutuko da.
Ostiralean, baita Sabino Arana 50 helbidean, 20:00etan Meñakoz Dantza Taldeak "Suak: sorginen irrintzia" eskainiko du.
Irailaren 27an, 13:30etan, Beti Jai Alai Dantza Taldeak musika-emanaldi bat eskainiko du Basurtuko kaleetan zehar. Arratsaldean kalejira egingo da auzoko kaleetatik 18:30etatik aurrera, Beti Jai Alai Dantza Taldeak eta Rosa del Azafrán Toledoko taldeak gidatuta. 19:00etan bi taldeek dantza alardea eskainiko dute Sabino Arana kaleko 50ean.