Komikigintza ikastaroa eskainiko du Ainara Azpiazuk Begoñako liburutegian

bertonaldizkaria 2014ko ots. 27a, 07:43
Martxoaren 1etaik apirilaren 5era bitartean, Ainara Azpiazu ilustratzaile eta komikigileak, 9 eta 15 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako komiki tailerra emango du Begoñako liburutegian. Ikastaroa larunbatero izango da, goizeko 12:00etan.

Ainara Azpiazu Hernaniko komikilari eta ilustratzaile gazteak hainbat komiki tailer eman ditu baina oraingoan, Begoñako liburutegira gerturatuko da. Bertan eskainiko duen ikastaroa 9 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da. Hitzordua 12:00etatik 13:30etara izango da martxoaren 1etik apirilaren 5era; larunbatero.

 

Ikastaroa irekia izango bada ere, parte hartu ahal izateko Begoñako Udaltegian izena eman beha da, 94473 47 54 telefono zenbakira deituta edo bibliotecabegona@ayto.bilbao.net helbide elektronikora mezu bat bidalita.