Zurbaranbarriko jaietako kartela hautatzeko unea

uriola.eus 2014ko mai. 1a, 09:15
Egun gutxi falta dira Zurbaranbarriko aurtengo jaietarako, eta Jai Batzordeak kartelaren hautaketa auzora zabaltzea nahi izan du.

Maiatzaren 14tik 18ra bitartean ospatuko dituzte Zurbaranbarrin auzoko jaiak. Aurtengo egitaraua eta kartela laster emango ditu ezagutzera Jai Batzordeak. Azken hori, kartela, auzotarrek hautatuko dute euren bozkarekin. Kartel lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak Jai Batzordearen Facebook orrian ikusgai daude eta "atsegin dut" botoia sakatuz eman daiteke botoa. Kartel irabazlearen egileak Lome kopistegiak eskainitako 70 euroko balea eskuratuko du.