Artxandako funikularra: laster 100 urte gora eta behera

bertonaldizkaria 2014ko mai. 12a, 09:00

XIX. mende amaieratik aurrera bilbotar asko joaten ziren Artxanda mendira egun pasa. Kasinoa eta hainbat txakolindegi egozan bertan eta.

1915ean Herri Lanetako zuzendaritzak Evaristo San Martin Garaz jaunaren proiektua onartu eben. Mendiko trenetan aditua zen L. Von Roll Suitzako enpresak egin ebazan makinak eta urte bereko urriaren 7an egin eban lehenengo bidaialdia.

Hiru aldiz egon da luzez zerbitzua eskaini barik. Gerra garaian, 1976ko zoritxarreko istripuaren ondorioz eta zazpi urte igarota abian jarri berritan 1983ko uriolaren ostean.

Gaur egun aukera paregabea dogu 770 metroko ibilbidea oso denpora laburrean egiteko eta 226ko malda nekatu barik egiteko Artxandak eskaintzen euskuezan ikuspegi ezin ederragoak gozatzeko funikularrari esker. Aprobetxa egizue.