Urte osoko lana jai bihurtu dute Zurbaranbarrin

uriola.eus 2014ko mai. 16a, 14:28

Iñaki Esteban eta Irune Martinezek urte osoa ematen dute Zurbaranbarriko gainontzeko jai batzordeko lagunekin batera bost eguneko egitaraua prestatzen. Lan nekeza bezain gozagarria da auzotar, tabernari eta merkatarien artean egin beharrekoa.

Denetarik dakar aurtengo egitarauak: kontzertuak, erromeriak, bazkariak, txapelketak, jolasak... adin guztietako jendea biltzeko eta ederto pasatzeko planak izango dira.

Maiatzak 16 ostirala

Goizeko hamabietatik aurrera, eskulanen erakusketa egongo da auzoko udaltegian. Arratsaldean umeentzako puzgarriak, buru-haundiak, txokolatada eta futbito txapelketa egongo da. Nagusientzako, berriz, igel txapelketa, txaranga-poteoa Guretzat taldearekin eta gauean erromeria Lisker taldearekin.

Maiatzak 17 larunbata

Larunbateko agendak egun osoaz gozatzeko aukera eskainiko du. Paella lehiaketa izango da eguneko unerik garrantzitsuena. Horrez gain, jai batzordeak, futbolin, eskupilota, txapela jaurtiketa eta irrintzi txapelketak antolatu ditu. Txapelketa guztien sariak gauean banatuko dituzte, kontzertuen aurretik. Iluntzean De Acero (Extremoduroren tributoa) eta Ke Baina taldeek kontzertua eskainiko dute txosna gunean.

Maiatzak 18 igandea

Gaur da Zurbaranbarriko jaien azken eguna. Umeentzako puzgarriak, eskupilota eta tortilla lehiaketa antolatu dute. Horrez gain dantza Flamenkoa Alborada taldearekin, Landare erakusketa, Mendaski koral taldea eta txakurren lehiaketa ikusteko aukera eskainiko du Zurbaranbarri auzoak.

 

www.zurbaranbarri.com