Apal eta xumeak dira Zurbarango jaiak. Dauden jai handienak auzotarrentzat. Gaurko goiza eta eguerdia prestaketa lanetan emango dute auzotarrek jai gunea antolatzen, barrakak kokatzen eta txosna muntatzen, besteak beste.
18:30ean dute lehen hitzordua Zurbarangoek, koadrilek, hain zuzen ere, giroa berotzen hasteko. 20:30ean, Zumaia kaleko biribilgunean, auzotar guztiek ezinbesteko hitzordua dute, pregoia entzuteko eta txupina zeruratzen ikusteko. Hortik aurrera eta igandera arte, Zurbaran auzoan hamaika ikusteko, hamaika egiteko eta hamaika gozatzeko izango da.
Argazki zahar eta berriak
Zurbaranjai elkarteak argazki bilketa abian jarri du bere Facebook profilean. Auzotarrei jaietako argazkiak konpartitzeko deia egin die. Orain arte lortu dituzten argazkien artean denetik aurki daiteke, besteak beste, Zurbarango lehenengo herri bazkariko argazki bi.
Jaietako EGITARAUA egunez egun
Ekainak 13 ostirala
18:30 Koadrilen jaitsiera
20:30 Pregoia eta txupina (Zumaia kaleko biribilgunean)
20:30 Txosna irekiera (Zumaia kaleko biribilgunean)
21:00 Txiste lehiaketa (Zumaia kaleko biribilgunean)
21:00 Txapela jaurtiketa (Zumaia kaleko biribilgunean)
21:00 Txokolatada (Zumaia kaleko biribilgunean)
21:30 Disko animatzailea (Zumaia kaleko biribilgunean)
24:00 Berbena (Zumaia kaleko biribilgunean)
Ekainak 14 larunbata
9:00 Txupina
9:00 12 Orduko futbol sala txapelketa, Zurbarango ikasle ohiek antolaturik (CP Zurbaranen)
11:00 Tortila eta pintxo lehiaketa (Larrazabal baserriko enparatzan)
11:00 Igela txapelketa (MJ degustazioaren eskutik)
12:00 Marrazki lehiaketa (Larrazabal baserriko enparatzan)
16:00 Umeen jolasak eta tailerrak (Panera enparatzan)
17:00 Mus txapelketa
18:30 Pinxo sorpresa dastaketa (JKren eskutik)
20:30 Mozorro lehiaketa (Zumaia kaleko biribilgunean)
21:30 Play-backa (Zumaia kaleko biribilgunean)
22:30 Txorizada (Zumaia kaleko biribilgunean)
22:30 Txapela jaurtiketa (Zumaia kaleko biribilgunean)
23:30 Kontzertua SUTAN taldea
Ekainak 15 igandea
9:30 Txupina
10:00 Ezkonduen eta ezkongabekoen arteko futbol partidua (CP Zurbaranen)
10:00 Orientazio frogak: ESCUELA DE BARRIO (Zumaia kaleko biribilgunean)
12:00 Patinezko biribilketa (geralekua Zumaia kaleko biribilgunrea)
14:30 Bazkari herrikoia (Larrazabal baserriko enparatzan)
19:00 Sarien banaketa eta urdaiazpikoaren zozketa (Zumaia kaleko biribilgunean)
Sorgintza eta magia azoka Etxebarria parkean
Zurbarango jaiekin bat, oso gertu, Zumalakarregi etorbidearen beste aldean, hau da, Etxebarria parkean, azoka izango da, gaurtik igandera bitartean. Eta ez edonolako azoka, sorgintza eta magia azoka, hain zuzen ere. Postu eta saltokiak prest daude jada, dotore-dotore jarrita, Etxebarria parkean.